Pages Menu
TwitterRssFacebook
Castellano | English | Français | Euskera

Categories Menu

Etxarrienea I eta Etxarrienea II

Etxarrienea landetxeak bi etxebizitza independente ditu (Etxarrienea I (8 perts. gehienez) eta II (6 perts. gehienez)) eraikuntza berean kokatuak eta lorategi-belatze eder batez inguratuak.

Etxarrienea Jaitzen (Salinas de Oro) kokatua dago, Urbasa-Andiako Parke Naturalaren inguruetan eta Iruña (25 km) eta Lizarra (23 km) arteko erdibidean.

Nekazal etxeetan ohizkoak diren zerbitzuetaz gain, Etxarrieneak interneterako konexioa, mendiko bizikletak eta kirol instalakuntza pribatuak eskaintzen ditu dohain. Bertan ping-pong, petanka, paddle, saskibaloi, badminton eta boleibol partiduak joka daitezke.

Honetaz gain, nekazal aktibitateak ere egin daitezke instalakuntzetan. Baratza, fruta-arbolak eta oilategi bat daude, oilo, oilasko, untxi eta usoekin.

Inguruko mendi eta tokietan, ibilibideak, mendiko bizikleta bideak, eskalatzeko Etxauriko arrokak eta ur-kirolak egiteko Allozeko urtegia aurki daitezke, baita hegazti basatiak ikuskatzeko guneak ere.